Info
Gaztezulo aldizkariak 100 ale kaleratzen zituela ospatzeko, festa ederra antolatu zen Donostiako Tabakaleran. Oraindik berritu gabe zegoela, eta bldintza egokienetan ez bazegoen ere, guneetako batean eszenatokia eta barra muntatu eta bertan egin genuen festa. Berezia izan zen emanaldia. Bertsound systema antolatu genuen gure aldetik (Mambabeat taldearen kontzertua aurretik gindoazen).

Festa iragartzen zuen kartelan Silbeira borrokarako prest. Dirudiena baina goxoagoa da zorionez :-)
Gure aldetik, denetatik eskeini genuen:
.jpg)
Break dantzarien erakustaldia. Stamer maixuaren txanda :-)

121 Krew, Maisha, Endika Lahaine eta Rufo beatboxarekin batera.
.jpg)
121 Krew, euren onena eskaintzen.
.jpg)
Bertsound Systema, Iñaki Biñaspre, Silbeira eta Invert aurrez aurre.
Festan jende askok parte hartu zuen baina argazki gutxi ditugu, beti bezala.
Aldizkariko arduradunek horrela aurkeztu zuten festa:
GAZTEZULOK 100 zenbaki eta 9 urte bete dituela ospatzeko festa bikaina antolatuko dugu urriaren 17an Donostiako Tabakaleran. Bertso, musika eta dantza gau paregabea izango da.
Ehungarrenera iritsi garela eta, pozez gainezka gaude. Orain arteko lanak eta esfortzuak merezi izan duela sentitzen dugu eta. Badugu ospatzeko aitzakiarik eta zuek guztiak ere horren partaide egin nahi zaituztegu, zuek ere gaztezulotarrak zarete. Horregatik, urriaren 17an Donostiako Tabakalera eraikinean antolatuko dugun GAZTEZULO 100 festara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
21:00etan hasiko da giroa, bertsolari eta rap abeslariek egingo duten aurrez aurreko norgehiagokarekin eta break dantzarien ikuskizunarekin. 22:30ak aldera izango da Mamba Beat taldekoen txanda, ez da jaio Bilbokoen erritmo dantzagarriekin aldakak mugituko ez dituenik! House-funk, acid-jazz eta elektro doinuekin egingo dugu aurrera, eta Aritz Sound Systemek jarritako musikak borobilduko du gaua. Plan bikaina da, anima zaitez eta hurbildu. Ez zaizu damutuko!

Aldizkariaren 100. alea ospatzeko testu hau idatzi nuen:
GAZTEZULO 100 ALE
Gaztetxulo eta gaztezulo. Gazteen zulo, txoko, topaleku. Gazteen zuloak irudikatzeko garaian, jende gehienari, diskotekak, tabernak eta alokairuan hartutako bajerak etorriko zaizkio burura. Gazteak elkartzeko lekuak dira, ohikoak, baimenduak. Lagun koadrilak elkartu, hitz egin eta kontsumitzen dute: janaria, edaria, drogak (legalak edo ez) bideo jokoak, denbora edo alokairua, berdin dio. Beste koadrilekiko kontaktua txikia izan ohi da. Gaztetxeak ere gaztezuloak dira eta bertan ere lagun koadrilak elkartzen dira eta kontsumitzen dute, baina ez dira legalak. Normalean, aurrez erabilera ez zuten okupatutako lokalak dira eta gazteek kudeatzen dituzte. Asanbladak erabakitzen du eta koadrilen eremua gainditzen da. Kontsumitzen da baina gizarte eredu alternatiboak bilatzen dira, praktikan jarri. Korrontearen kontra igeri eginez indartzen dira, elkarturik, bat eginda ezinezkoa dirudiena aurrera ateratzeko asmoz. Kalea ere gaztezuloa da, edo beharko luke. Zoritxarrez, automobilek eta araudiek okupatu dute kalea. Debekuaren eremua bihurtu dute batzuk. Gazteontzako ere berreskuratu beharreko eremua. Ikusitako eta amestutako gazte-zuloak. Nolakoak nahi dituzu zuk?
ARITZ SOUND SYSTEM






